Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Otsaila 2007

Lagunak betirako

anetxu 28/02/2007 @ 21:05

High School Musical-en iruditu ez arren, Vanessa Anne Hudgens (Gabriella) eta Ashley Tisdale (Sharpay), oso lagunak dira. Jakin ezazue pelikula egin aurretik ere oso lagunak zirela, eta asko poztu ziren batera egingo zutela jakitean.

 Ez dira ia inoiz haserretzen eta beti batera daude. Ezagutzen al duzue lagun arteko erlazio ederragorik? 

Shakira, nolatan dantzatzen du hain ondo?

anetxu 12/02/2007 @ 21:32

Niri, eta zuei seguru, dexente gustatzen zait Shakira, bai abesteko eran eta bai dantzatzekoan.
Nik behin baino gehiagotan ikusia daukat eskoletako neska batzuk Shakiraren dantza imitatu nahiean. Batzuk asko hurbiltzen dira, baina inortxok ere ez du Shakira bezain ondo dantzatzen.
Baina, nola ikasi zuen Shakirak hain ondo dantzatzen?

High School Musical

anetxu 03/02/2007 @ 17:15

Ikusi al duzue High School Musical?
Pelikula oso oso polita da. Nik ikusi dudan politena. Asko emozionatu nintzen, eta horregaitik, etxean DVD-a eta diska ditut. Egia esan, fanatika bat naizela uste dut. Seguru ikusi dutenei ere asko gustatzen zaiela. Beraz, ez baduzu ikusi, animatu eta ikusi ezazu! Nire kontseilua da.

ONGIETORRI!

anetxu 03/02/2007 @ 17:06

Kaixo eta ONGIETORRI nire blogera.
Hemen informazio politak, harrigarriak, tristeak... aurkituko dituzue. Espero dut zuek ondo egotea. Itzuli hurrengoan. Bitartean, ONGI PASA!
                                                         Ane