Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Piratas del Caribe

 Maiatzaren 25ean Piratas del Caribe 3 estrenatuko da. Zer pasatu ote da Jack Sparrow kapitain ausartarekin? eta noiz ezkonduko dira Will eta Elizabeth? Galdera guzti hauek eta gehiago hirugarren pelikula honetan argituko dira. Ni, nire aldetik, filme hau ikusteko irrikitan nago.

Entzun dut nonbaiten laugarren pelikula baten rumoreak daudela, ederto. NI prestatuta nago Jack kapitainarekin abenturak pasatzeko, eta zuek?

Zarautz

Ni Zarautzen bizi naiz, eta herri oso turistikoa dela esan dezaket. Gainera, herri honek hotelak, jatetxeak eta hondartza dauzka.

Turista asko etortzen dira, eta udan kaleak jendez beterik egoten dira, batez ere, hondartza. Beno, iadanik etorri nahi al duzu? Animatu, zatoz gu bisitatzera!

Lagunak betirako

High School Musical-en iruditu ez arren, Vanessa Anne Hudgens (Gabriella) eta Ashley Tisdale (Sharpay), oso lagunak dira. Jakin ezazue pelikula egin aurretik ere oso lagunak zirela, eta asko poztu ziren batera egingo zutela jakitean.

 Ez dira ia inoiz haserretzen eta beti batera daude. Ezagutzen al duzue lagun arteko erlazio ederragorik? 

Shakira, nolatan dantzatzen du hain ondo?

Niri, eta zuei seguru, dexente gustatzen zait Shakira, bai abesteko eran eta bai dantzatzekoan.
Nik behin baino gehiagotan ikusia daukat eskoletako neska batzuk Shakiraren dantza imitatu nahiean. Batzuk asko hurbiltzen dira, baina inortxok ere ez du Shakira bezain ondo dantzatzen.
Baina, nola ikasi zuen Shakirak hain ondo dantzatzen?

High School Musical

Ikusi al duzue High School Musical?
Pelikula oso oso polita da. Nik ikusi dudan politena. Asko emozionatu nintzen, eta horregaitik, etxean DVD-a eta diska ditut. Egia esan, fanatika bat naizela uste dut. Seguru ikusi dutenei ere asko gustatzen zaiela. Beraz, ez baduzu ikusi, animatu eta ikusi ezazu! Nire kontseilua da.

ONGIETORRI!

Kaixo eta ONGIETORRI nire blogera.
Hemen informazio politak, harrigarriak, tristeak... aurkituko dituzue. Espero dut zuek ondo egotea. Itzuli hurrengoan. Bitartean, ONGI PASA!
                                                         Ane